Prentsa bulegoa
Hemeroteka
ATEKO BANDAN
Helduen literatura
Erosi: 12,85 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-653-1
Urtea: 2008
 

FATUM

JON ARRETXE
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Lisboako bazter ilunenak garbitzen ari da norbait: kalean dabiltzan prostituta zaharrak, jonkiak, eskale eta arloteak hilik agertzen hasi dira; horietako bat zen Mariza, eta hiltzailearen bila ekingo dio haren adiskide Mario Barbosak.

Polizia ohi eta fado-kantaria, cachaça-edale eta bihozbera, Mario Barbosa da istorio honetako pertsonaia berezi eta ahaztezinetako bat. Bestea, berriz, Lisboako hiria bera, bertako aldapa eta tranbiak, kale estu eta begiratokiak, maitemintzeko nahiz hiltzeko aproposak izan litezkeen txoko ezkutuak.



JON ARRETXE

Basaurin jaioa 1963an, Heziketa Fisikoan lizentziatua da, Euskal Filologian doktorea, eta piano karrera ere burutua du. Euskara irakaslea izan da, eta baita heziketa fisikokoa ere. Bidaia asko egin ditu munduan zehar, eta bidaia horiek dira gehienbat bere literaturaren oinarri. Tubabu deituriko kronikarekin hasi zituen argitalpenok. Urrezko triangelua nobela edota Tuparen seme-alabak bidaia-kronika ere kaleratu ditu, bi generoak txandakatuz. Ostegunak ipuin bildumari jarraipena eman zion, arrakastak lagunduta.





[2008]
[2007]
[2005]
[2004]
[2003]
[2002]
[2001]
[2001]
[2000]
[1999]
[1999]
[1999]
[1998]
[1998]
[1998]





  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria