Prentsa bulegoa
Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi: 14,85 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-198-7
Orrialde kopurua: 160
Neurriak: 21,5X14
Urtea: 2004
 

GRIOT

JON ARRETXE
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Griot deitzen zaio Afrikako herri batzuetan artista-kasta bati, eta izen horixe ipini dio Jon Arretxek liburu honi, bere azken bidaian ezagututako lagunen ohorez. Ez da aldatzen soilik kontinentea, eguraldia, paisaia. Pertsonen jarrera, aurpegiak eta harremanak ere desberdinak dira Afrika beltzean, bidaiaria berehala ohartzen denez: irriak zabalago, mugimenduak pausatuago, begiradak adiskidetsuago… Dena ez da ederra ordea: etorkizunerako itxaropen ezak zimeldu egiten ditu askoren ametsak eta bizitzak; emakumea zapaldurik bizi da, lanez eta umez zamatuta, ezertarako eskubiderik gabe; lan, hezkuntza edo osasun-baldintzak ez dira behar luketenak…

Afrikara itzuli da Jon Arretxe. Bizikletaz ibili da, ohi bezala, herriz herri, tokian tokiko jendearekin biziz eta hitz eginez. Oraingoan, baina, ez digu kontatuko bere ibiliaren xehetasunik: bertako gizon-emakume, haur eta zaharrek hartzen dute protagonismo osoa, eta pertsonaien galeria aberats bezain maitagarria osatzen dute: Issouf, Sadou, Aso, Kadi, Rainotou, Yassia… Nork bere bizikizun eta sentimenduak azalduko dizkigu, bere pozak eta penak sumatuko ditugu, eta horien bitarteaz, gure gizartearen ifrentzuaren bistan, geure buruaz galdetzera eramango gaituzte.


JON ARRETXE

Jon Arretxe (Basauri, 1963) Bidaietako kronika eta fikzioen egile moduan eman zen ezagutzera: Tubabu, Tuparen seme-alabak, Ekialdeko mamuak, Griot, Zazpi kolore, Urrezko triangelua, Oroituz; umorezko lanak ere idatzi ditu: Ostegunak, Ostiralak, Larunbatak; baita eleberri beltzak ere, dela umore kutsukoak: Manila konexioa, Kleopatra, dela bidaietan oinarrituak: Morto Vivace, Fatum, Xahmaran.





[2008]
[2007]
[2005]
[2004]
[2003]
[2002]
[2001]
[2001]
[2000]
[1999]
[1999]
[1999]
[1998]
[1998]
[1998]


Afrika beltzera egindako azken bidaiaren berri ematen digu Jon Arretxek liburu honetan; Burkina Fasoko gizon-emakumeek daukate bertan pisu gehiena, eta bidaiaria bera itzalean bezala geratzen da. Liburua are ederrago egiten duen osagai garrantzitsua da Cristina Fernandezen ilustrazio-lana.



  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria